GERRARIK EZ

  En castellano

Iraken kontrako berehalako eraso militarraren inguruko albisteek sortutako egoera larriaren aurrean, herrialde horretako biztanleriarentzat honek izan ditzakeen suntsipen eta heriotzen aldetiko ondorioak, eta mundu mailako segurtasun ezaren nagusitasuna aurrikusita, agiri hau izenpetzen dugunok, EHU/UPVeko irakasleak, ikerlariak, bekadunak eta AZPkoak, honako hau eman nahi dugu aditzera

  1. Bushen administrazioak duen Iraken kontrako gerrarako planen, eta Aznaren gobernua gai honetan izaten ari den menpeko jarreraren aurrean, gure aurkakotasunik argiena utzi nahi dugu agerian.
  2. Gutariko askok Sadam Husseinen erregimenaren ekintzen aurkako jarrera kritiko garbia defendatu dugu sarri askotan, bereziki, AEBek lagunduta, Iranen kontrako gerratean eta kurduen aurkako erasoetan armamentu kimikoa erabili zuenean.
  3. Aznaren gobernua egiten ari den argudio maltzurren erabilpenaren aurrean, gerraren aurkako jarrera eta Sadam Husseinen diktaduraren aldekoa parekatuz, gure erabateko ezadostasuna adierazi nahi dugu.
  4. Unibertsitate-komunitateko kideak garen aldetik, ideien gaineko eztabaida librearekiko begirunea, eta gobernuak gai honetan duen iritziaren aurkako jarrera kritikoak eta ahotsak isilarazteko egiten ari diren ahaleginen amaiera exijitzen dugu.
  5. Gaur, inoiz baino gehiago, mundu zuzenago, solidarioago, eta demokratikoago baten aldeko lana ezinbestekoa dela uste dugu, non Sadam Husseinena bezalako erregimenik edo Bush administrazioaren politika gerrazalerik ez duten lekurik izango.

Horregatik guztiagatik, giza eskubideen bortxaketa desberdinen aurrean beste batzutan egin dugun legez, bat egin nahi dugu kultura, politika, sindikalgintza eta bestelako alorren aldetik azken aldian gerra bidegabe eta interesatu honen aurka altxatutako ahotsekin, eraso honek Irakeko herritarrei konpondu ezinezko sufrimendu eta kalteak ekarriko dizkielako, horrekin batera munduko herri eta nazioen arteko elkarbizitzaren narriadura sortuko duelarik.

Jarri zure izena

Orri Nagusia